
Episode #6
#587 Tropela.eus | 2026ko Espainiako Vuelta
Larunbat honetan abiatuko da 2026ko Espainiako Vuelta Monacotik, bakarkako erlojupeko batekin. Pogačarrek (UEX) Vuelta irabazi nahi du lehen aldiz eta, egia esan, arerio gutxi ditu aurka; akaso daraman denboraldi luzera bera izango du gaindutu beharreko langa. Ohiko nagusitasunez irabaziko ote du? Podcast honetan Vueltaren ingurukoak aztertu dituzte Lander Garrok (@landergarro) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), Aimar Fernandez de Gorostiza (@AimarFdg) txirridnulariarekin batera, Euskadi Fundazioko 23 urtez azpiko taldea aritzen dena. Espero dugu zuen gustukoa izango dela saioa. Zorte on guztioi!






